Nolly (telesaila)
Nolly (telesaila) | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Russell T Davies |
Jatorrizko herrialdea | Erresuma Batua |
Ezaugarriak | |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Gidoigilea(k) | Russell T Davies |
Antzezlea(k) | |
Nolly britainiar telesail dramatiko laburra da, Russell T Daviesek ITVrako sortua.
Sinopsia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Noele Gordon "Nolly" izeneko 8 urteko neskato bat izan zen koloretako telebistan sekula agertu zen lehen emakumea. Hiru hamarkada geroago, helduaroan, Nolly aktore eta antzezle ospetsu bilakatu zen Crossroads telenobelan. Haren arrakasta sekulakoa izan zen, 1960ko hamarkadako Erresuma Batuko izar nagusietako bat bilakatzeraino.Astean bost aldiz, milioika britainiar telebistaren aurrean elkartzen ziren saioaren izen bereko moteleko bi ahizpen lehiak, negozioak eta langileen gorabeherak ikusteko. Atalak zuzenean filmatzen zituzten, eta gidoiak unean bertan egokitzen, errepikapenetarako ia aukerarik gabe. Nolly erabateko erregina zen eguneroko jardun horretan, hamazazpi urte eta zazpiehun atalen ostean, kaleratu zutenera arte.[1]
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Helena Bonham Carter: Noele Gordon
- Max Brown: Michael Summerton
- Antonia Bernath: Jane Rossington
- Bethany Antonia: Poppy Ngomo
- Mark Gatiss: Larry Grayson
- Emily Butcher: Fiona Fullerton
- Augustus Prew: Tony Adams
- Richard Lintern: Ronnie Allen
- Chloe Harris as Susan Hanson
- Clare Foster: Sue Lloyd
- Lloyd Griffith: Paul Henry
- Con O'Neill: Jack Barton
- Tim Wallers: Charles Denton
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Izarraren azken argi printzak» Berria 2023-11-11 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau telebistari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |